Video de: Habanera Lyrics Herrikoiak » Lyrics Fox.MusicaDe.Win

Bienvenidos a Fox.MusicaDe.Win Disfruta del Video de: Habanera 2025 Herrikoiak » Lyrics y comparte musicas con los amigos, Musica Gratis 2025! Fox.MusicaDe.Win!.

Video de: Habanera Lyrics Herrikoiak » Lyrics

Herrikoiak - Habanera Lyrics


Berriro itzuliko balitz
iragan denbora arrotza
berdin kontsumi nezake
banilla gozo artean,
itsaso urrun batetan
irudimena galdurik
udaberriko euritan
larrosak pizten ikusiz.

Osaba komertzianterik
ez nuen izan Habanan,
pianorik ez zegoen
bizi nintzen etxe hartan,
neskatxen puntilla fiñak
udako arratsaldetan,
errosario santua
neguko gela hotzean.

Ezpainek gordetzen dute
ezpain bustien gustoa
desiozko hotzikaran
etsipenaren tamalez,
gaua zelatan dakusat
kontzientzia bilutsik
badoaz orduz geldiak
gogorapenen hegalez.

Jaio giñen, bizi gera
ez dugu ezer eskatzen
itsasontzia astiro
kaiatik ari da urruntzen.
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan
karta bat idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.

Tabako, ron ta kanelaz
girotutako arratsetan
algarak entzuten ziren
Habanako putetxetan,
abanikodun mulatak
gauari haize egiten
musiken aide nagiek
odola erretzen zuten.

Jaio giñen, bizi gera
ez dugu ezer eskatzen
itsasontzia astiro
kaiatik ari da urruntzen.
Antillak zintzilik daude
argazkien paretetan
karta bat idatziko dut
norbaitek erantzun dezan.

Habanera » Herrikoiak Letras !!!

Videos de Herrikoiak

Esta web no aloja ningun archivo mp3©Fox.MusicaDe.Win 2025 Colombia - Chile - Argentina - Mexico. All Rights Reserved.

Musica Online, Escuchar musica online , Musica En Linea, Musica en linea gratis, Escuchar Musica Gratis, Musica Online 2025, Escuchar Musica

Musica 2025, Musica 2025 Online, Escuchar Musica Gratis 2025, Musica 2025 Gratis, Escuchas, Musica de Moda.