Nire Poesía [Versión ‘En Directo’ Alejandro Filio] LyricsNire poesia oso merkea da
Herriaren ahotik
Hartu nuen debalde
Eta debalde ematen diot
Herriaren belarriari
Nik ere badut nire egia
Eta bankero jaunarenak
Bezainbat edo baino gehiago
Balio du
Munduko gauza guztiak gastatzen dira:
Gastatzen da osasuna, maitasuna, deseoa...
Bizioa, gutizia, bizia, eta erresen gastazen da
Munduko gauzarik iraukorrena, gogorrena, dirua
Inork badio: nire etxean eztago bakerik
Bila beza bakea hauzoko etxean
Edo munduko basterrik azkenean
Baina etxean bakea balu
Eztezala gerraik inun bila
Bakea eta etxea galdoko baitu
Munduko basterretan