Video de: Hortik Nonbait Ft Beni Lyrics Txilly » Lyrics Fox.MusicaDe.Win

Bienvenidos a Fox.MusicaDe.Win Disfruta del Video de: Hortik Nonbait Ft Beni 2025 Txilly » Lyrics y comparte musicas con los amigos, Musica Gratis 2025! Fox.MusicaDe.Win!.

Video de: Hortik Nonbait Ft Beni Lyrics Txilly » Lyrics

Txilly - Hortik Nonbait Ft Beni Lyrics


Hortik nonbait
[Txilly]
Irten lasterka,
Karrera hasi dela.
Umeak kaleetan barrena.
Izan ginena buruan hau ikustean.
Inozo ginen garaiak onenak.
Irribarre batez oroitzen.
Nire begiak infinituan galduta.
Izandako haren antzik eduki nezake.
Ispilu aurrean dudana hazi egin da.
Aldaketen preso,
Oraina gailentzen.
Aurretik esanak non geratu diren.
Linboan, hortik nonbait,
Ziur ihes egiten
Gure antzera.
Eman eskua eta goazen.
Bizitza bizitzen,
Aukerak bilatzen.
Maite genituen baina joan ziren.
Oraina arnasten,
Ametsak betetzen.
Ez dirudi ni naizenik, eh!
[Beni]
Beste gau batez
Barne oihuen oihartzuna.
Esaldi ezaguna;
Egin behar duzuna.
Aukeraren orduan
Moralaren isuna:
Ona eta txarraren dikotomia iluna.
Gauero gauero, beti,
Bueltak eta bueltak.
Kontraesanen putzuan
Denak dira kezkak.
Beldurtzen nau
Ondokoaren ezetzak.
Eta ezin ditut bete ditudan ametsak.
Beltza da kontakizuna.
Ilunagoa oraindik gure etorkizuna.
Ez dakizunez gerora datorkizuna
Dakizunetik ikasi ez dakizuna.
[Txilly]
Gauetako orduak sapaia begira,
Poema berrien arbela.
Zalantza ilunak ate-joka ari dira.
Irteteko garaia dela.
Bihotzetik mundura,
Kartzelatik atera.
Begietan irribarrea
Kaiolatik ateratako txoria bezala.
Egoera berrira egokitu beharra.

Hortik Nonbait Ft Beni » Txilly Letras !!!