Ibilerak
Kapitalismoaren hatsa belarri atzean.
Esku bete diruk ez du ordaintzen denbora galtzea,
Billeteak paper zati bat besterik ez direlako.
Zuhaitz zatiaren preso mendeetan zehar.
Jendea, ibilera desberdina.
Batzuk lasai ederrean, besteak harrika.
Non geratu dira lagun gineneko momentuak?
Aspaldiko kontuak, nostalgia.
Atzera begira,
Saihesten saiatzen naiz baina saiakera ezina.
Oztopo horiek gainditu beharrean naukazu,
Nire buruarentzat honako hau irteera.
Atzera begira,
Saihesten saiatzen naiz baina saiakera ezina.
Oztopo horiek gainditu beharrean naukazu,
Nire buruarentzat “Gauetako hitzak”.
Aurrean dudana begiratzeko libre
Beste behin hemen, beldurrik gabe.
Iluntasuneko hitzak nire mesede.
Ezkutuko terapia kanporatzen.
Ametsen orduan datozen helmugak.
Hurrengo goizean ahaztuak direnak.
Izaren tartean galduta,
Nire oheko letra horien moduan.
Eta altxa,
Ezker oina zapaldu, ondoren bestea.
"Gureak egin du!"
Oihukatzen dute bailararen beste aldean.
Txoria ihesi doa, Oiartzun.
Aiako Harriaren seme-alabak.
Garenak ta izango direnak.
Iragana atzean utzi dut.
Ortzi muga begietan.