Video de: Melankholia Lyrics Txilly » Lyrics Fox.MusicaDe.Win

Bienvenidos a Fox.MusicaDe.Win Disfruta del Video de: Melankholia 2025 Txilly » Lyrics y comparte musicas con los amigos, Musica Gratis 2025! Fox.MusicaDe.Win!.

Video de: Melankholia Lyrics Txilly » Lyrics

Txilly - Melankholia Lyrics


Melankholía
Arnasa hartu
tintan murgildu.
Eskua bakarrik doa.
Gauza asko kontatzeko:
buruan hainbat istilu.
Nor baino nor azkarrago,
iraganaren beldur.
Dena berriro dator,
libre izatetik natorkizu.
Kanpoko barruan,
hotzaren beroan
ez zara lasaitu.
Batzuk inspirazio diote,
nik lagun deitzen dizut.
Barruan loturik dudana
aho betez botatzen dut
zu gertu zaudenean.
Orain ez gaude urrun.
Barruko kanpoan,
beroaren hotzean
agertu zara berriz
lagun zahar baten moduan.
Antagonismoen erdian.
Besarkada bat zuretzako,
ez gara aspaldian ikusi.
Hasieran ez nuen espero
falta sumatuko nuenik.
Gauetako hitzen egia:
iluneko argia,
ezbaiaren baitan
joandakoen bizia.
Gauaren erritmoan aske
bizi gaitezke.
Iragana gogoan.
Nire melankolia.
Amaieraren baitan
lortu dugu hastea;
heriotzaren baitan
antolatzen bizia.
Nor garen ez dakit
eta hobe ez jakitea.
Begiak ireki
eta akabo historia.
Ametsen munduan galdurik,
baina bada zergatia.
Kanpoko munduaz asperturik,
hobe neureari ekitea.
Gauetako hitzak idatzi,
benetako terapia.
Bihotz mutu honentzako
isileko garrasia.
Gauetako hitzen egia,
nire melankolia.

Melankholia » Txilly Letras !!!